We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Pete Seeger gogoan

by Lou Topet

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Full Digital Discography

    Get all 5 Lou Topet releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Chicago aldetik, Pete Seeger gogoan, Abesti bat gutxiago, Txoria nintzela, and Esnatu dira. , and , .

    Purchasable with gift card

      €0.70 EUR or more (30% OFF)

     

1.
Norekin hago, txo? Norekin hago? Norekin hago, neska? Norekin hago? Hator hi, langile, albisteak entzun: sindikatu zaharra iritsia baitun! **Norekin hago?** Aita zen meatzari ta ni haren seme: lehen lerroan nagon irabazi arte. **Norekin hago?** Norekin hago, txo? Norekin hago? Norekin hago, neska? Norekin hago? Aukeratu eusteko hezur, mami ta muin: eskirol ote haizen edo gizaki duin... **Norekin hago?** Nagusiekin otzan gezurren entzule... Aukera bakarra da: antola zaitezte! **Norekin hago?** Norekin hago, txo? Norekin hago? Norekin hago, neska? Norekin hago? (bis) **Norekin hago?** **Norekin hago?** **Norekin hago?**
2.
Lur hau zurea, lur hau nirea... Kaliforniatik New Yorkeraino, Eguzki gorri ta itsas-laino… Lur hau gurea oraino. Errepideko bidezidorra eta zerua, itzel gotorra, begien-parean haran zabala lur hau gurea delakotz... Ene oinatzei, alderrai segi, hondar distira, jira ta bira, diamantezko basamortuan... Lur hau guretzat moduan. Ahots goxo bat, bide galduan, garisail dantza, lainoen hautsa. Uxa lainoa, “altxa, banoa!”; lur hau gurea delako. Uda betean, gutarrak dabiltz elizapean, han itzalean, haserre zeuden, ta ni pentsakor: “Lur hau ote guretzako?” Ez da murrurik gu geratzeko askatasuna guri kentzeko. Nehork-ezin gaitu geldiarazi, hemen ginelako hazi. Aberatsenen mahai papurrak zure izerdi-aren ordaina maitagarrien ipuin bat haina: “lur hau gure zela, baina...” Baso ta belar, edo erreka bizidun oro, zelula zoro, luma ta larru, bost urte barru lur hau gurea delako. Lur hau zurea, lur hau nirea... Kaliforniatik New Yorkeraino, Eguzki gorri ta itsas-laino… Lur hau gurea delako. (bis)
3.
Su hau 03:19
Su hau, tren goxoa, etxeraino iristeko. Su hau, tren goxoa. etxeraino iristeko. Ibai gainetik Leiho atzetik Etxeraino iristeko aingeru batek bere eskutik narama etxeraino... Deskuidoan zu Heldu bazina Ni neu baino lehenago lagun guztiei esaiezu hau: Ni ere bidean nago. Su hau, tren goxoa, etxeraino iristeko. Su hau, tren goxoa. etxeraino iristeko. Ibai gainetik Leiho atzetik Etxeraino iristeko aingeru batek bere eskutik narama etxeraino... Su hau, tren goxoa, etxeraino iristeko. Su hau, tren goxoa. etxeraino iristeko. (bis)
4.
Gabon Ailin 04:35
Ailin, ni naiz, ni naiz Ailin... Gabon, Ailin, gabon, Ailin, amets onak egin. Suerta naiteke herrian… hirian nago gaur. Batzuetan amets-errekan ito nahi duen haur. Ailin, ni naiz, Ni naiz, Ailin... Gabon, Ailin, gabon, Ailin, amestu nirekin. Zure amak esan zidan Gazteegi zinela. Baina Zure begiak nola burutik atera? Ailin, ni naiz, Ni naiz Ailin... Gabon, Ailin, gabon, Ailin, amets onak egin... Zenbat negar, ezin ahantzi; banoa etxetik... Atetik zeuk, azken hitzak, Erregutu aurretik. Ailin, ni naiz, Ailin, ni naiz... Amets, Ailin, zuk nirekin; eta nik zurekin…
5.
Lorerik ba al dago,  aspaldikorik?  Lorerik ba al dago?  Ez, akabo...  Lorerik ba al dago,  neskek bildu gabeko?  Ez dute ikasi...  Deus ez dakite.  Neskarik ba al dago  aspaldikorik?  Neskarik ba al dago  ez, akabo...  Nora joan dira ba?  Ezkontzera, akaso...  Ez dute ikasi...  Deus ez dakite. (Bis) Gizonik non dira,  nora begira?  Gizonik ba al dago  aspaldikorik?  Gizonik ba al dago  soldadua ez denik?  Ez dute ikasi...  Deus ez dakite. (bis) Soldaduak non dira,  nora begira?  Soldaduak non dira,  aspaldiko?  Soldaduak non dira?  Lurpean etzanikan...  Ez dute ikasi...  Deus ez dakite.  Ez dute ikasi...  Deus ez dakite.  Hilobiak non dira,  aspaldikoak?  Hilobiak non dira,  nora begira  Lore bihurtu dira  –lore gorantz begira–  Ez dugu ikasi...  Deus ez dakigu. Ez dugu ikasi...  Deus ez dakigu.

credits

released June 1, 2017

Martxel Arkarazo teknikariak Garate estudioetan grabatu, nahasi eta masterizatua. (2017)

license

all rights reserved

tags

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Lou Topet, you may also like: