We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Abesti bat gutxiago

by Lou Topet

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Full Digital Discography

    Get all 5 Lou Topet releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Chicago aldetik, Pete Seeger gogoan, Abesti bat gutxiago, Txoria nintzela, and Esnatu dira. , and , .

    Purchasable with gift card

      €0.70 EUR or more (30% OFF)

     

1.
Bistan dagoen hori etzaiozu esan; betirako du mina, zauria, sakona. Ez du gaia gustoko, ez zer dioen entzun: badauka arrazoi bat izateko urrun. Nork mindu du… bera? Nork mindu du… bera? Nork mindu hau… neska? Nork mindu lezake inor mundu min honetan? Kirioetan mila tik segitzeko zutik, gidatzeko abailari eutsi ezinik; loa amesgaizto bat non atsedenik ez den… Gure aitorpen eza errudun ote zen? Nork mindu du… bera? Nork mindu du… bera? Nork mindu hau… neska? Nork mindu lezake inor mundu min honetan?
2.
Ingrid Bergman, Ingrid Bergman Goazen film bat egitera Stromboliko uhartea Ingrid Bergman Ingrid Bergman zera hain bikaina mendiak zartatzeko haina sutuaz mendiaren gaina Ingrid Bergman Mendi zahar hau zain egon da nahiz ta ez diozun antzeman ikutu ta egingo du eztanda Ingrid Bergman Oinez kameran barrena nigana zatozela zorretan sentituko naiz Ingrid Bergman Ordaina ez da dirutan baizik seme-alabetan pozez kantari Strombolin Ingrid Bergman Mendi zahar hau zain egon da nahiz ta ez diozun antzeman ikutu ta egingo du eztanda Ingrid Bergman
3.
Eta eskerrak 03:56
Eskerrak, jainkoen emari Eskerrak, lurraren uzta Eskerrak, zu maitakorra Gutxika behar dudana Jainkoei, ekinaren muga Lurrari, pausoen duda. Zuretzat, erakarmena da Denontzat, denon algara. Horrela almohadan etzaten Badakit ametsak izaten, Noiz datorren ekia buruz gain Aukera berri baten zain. Soinean musika daramat, Aukeran askatasun puska, Makurtuz esker on keinu bat, Etenik ez du harridurak. Horrela almohadan etzaten badakit ametsak izaten Noiz datorren ekia buruz gain Aukera berri baten zain. O, hauxe da hauxe da dena Ez dakidana. O, hauxe da dena hauxe da dena Ez dakidana. (bis)
4.
Ilargi berri 04:38
Bizi osoan ziur samar egon naiz zu emazte ta ni zama gintezkela noizbait. Zure biki izaten; laga mesedez... ilargi berri zorrotz: ez ni sentiarazi, arrotz. Lapurtzat naukazu; izan nahi dut gehiago, neke osteko iturri ametsetako, ilargi berri zorrotz... Ez ni sentiarazi, arrotz. Bizi osoan ziur samar egon naiz zu emazte ta ni zama gintezkela noizbait laga ilargi izaten; haizetan ilargi berri zorrotz... ez ni sentiarazi, arrotz. Lapurtzat naukazu; izan nahi dut gehiago, neke osteko iturri ametsetako... Bizi osoan ziur samar izan naiz…
5.
Hor bahago 04:41
Hor bahago hirekin ni, bakarti; bi hobe kantuan, noski. Apurtuta, etxe bat, isolatuta kezkaz. “Eskuak gora altxa!” hire baitan sar nadin hor bahago... Hor bahago, gauero, ni hire gisako. Malko orok zapore antzeko. Amets hautsi, bihotz kaskar, isolatuta kezkaz. “Eskuak gora altxa!” hire baitan sar nadin hor bahago... Eskuzabal, bihotz apal, tarterik ez du lotsak. “Eskuak gora altxa!” hire barruan sar nadin hor bahabil... Hire baitan sar nadin hor bahabil... Hire baitan sar nadin hor bahago…
6.
Lorerik ba al dago, aspaldikorik? Lorerik ba al dago? Ez, akabo... Lorerik ba al dago, neskek bildu gabeko? Ez dute ikasi... Deus ez dakite. Neskarik ba al dago aspaldikorik? Neskarik ba al dago ez, akabo... Nora joan dira ba? Ezkontzera, akaso... Ez dute ikasi... Deus ez dakite. Gizonik non dira, nora begira? Gizonik ba al dago aspaldikorik? Gizonik ba al dago soldadua ez denik? Ez dute ikasi... Deus ez dakite. Soldaduak non dira, nora begira? Soldaduak non dira, aspaldiko? Soldaduak non dira? Lurpean etzanikan... Ez dute ikasi... Deus ez dakite. Hilobiak non dira, aspaldikoak? Hilobiak non dira, nora begira Lore bihurtu dira –lore gorantz begira– Ez dugu ikasi... Deus ez dakigu.
7.
Zu eta ni 05:59
Zu eta nik, arrotz dirudigu hain hurbil ta hain urrun hain ezezagun Zu eta nik egin dezakegu onaz eta txarraz egin ezinezkoa den zerbait Zu eta ni, Zu ta ni Nik eta zuk zer egin dezakegun… erabiltzen ditugun hitzak, hitsak direnean eta ezin asmatu, zer izango garen ez dizut esanen zer putzu hondoan sartu naizen Oh! ez dut jakin nahi! Oh! ez dut jakin nahi! Oh! ez dut jakin nahi guztia zutaz Oh! ez dut jakin nahi, eta zuk ez duzu jakin behar guztia nitaz Zu eta nik, arrotz dirudigu hain hurbil ta hain urrun hain ezezagun Zu eta nik egin dezakegu onaz eta txarraz egin ezinezkoa den zerbait Zu eta ni, Zu eta ni (bis)
8.
Lurrean eserita, mundua amaitu da. Ezer esan gabe gaude biok begira. Inork ez dio agur... baina denak etxera. Ia mozkortu gabe, hondo-hondoan gaude. Hemen nintzen geratu, nola hau gorrotatu? Infernua da hurbil: eta ni zaldiz nabil. Ez da behar asko bizkarra apurtzeko... Itsaso berririk ba ote bilatzeko? Zapata dantzan darabilt airean... Arazoak ahaztu hona iristean. Aizu, aizu: inor ez da hiltzen: jokoa ez da amaitzen… Inor ez da hiltzen ate-joka inor ez dator. Nahiz aldatu bai: ez da hiltzen, ez da hiltzen, ez, inor ez. Arreba ez dut zaindu, arrotz gara elkarren. Udaro deitu arren, bihotza hark non du? Txikia zela eta mundua handi: hartua nintzela zioten sinestarazi Zikin espaloian, haur-jolasen sasoian. Odola belarretan, botila apurtu bat. Inor ez da hiltzen ate-joka inor ez dator. nahiz aldatu bai: ez da hiltzen, ez da hiltzen, ez, inor ez. Kantu oro maita, nahiz ez ulertu dena: arraroa denari zeuk lagundu bukatzen.
9.
Gogo betez behar nizuke deitu, telefonoaren langa nola gainditu? Nola, nabigatu? Zugan, nabigatu… Aitor nezake ez zela zure akatsa, baina erruak gaur zamatuegi nauka. Nola, nabigatu? Zugan, nabigatu Zuri begiratu… Murgil nadin zure urdinean, Nabigatuz sakon zeruan, Murgil nadin zeru urdinean, Hondoratu sakon zurean. Murgil nadin zure urdinean, Murgil nadin zure urdinean, Murgil nadin zure urdinean, Hondoratu sakon zeruan.
10.
Argi! 03:57
Argi Venus, argi ibili argi bizi, hi artizar... Argi piztu, poxpolo: ospe zakarra dago lo. Barruraino sartuta zalantzaka oinez, norbaitek atzemango ote nauen beldurrez... Argi jainko, sa hobe: argi haien, irri fede Argi preso, argirik ez, hanka handik, zoaz ihes. Barruraino sartuta nor dabil kantari? Irabazterik ez da badakit aspaldi. Hala baldin badauzkan begiak gatibu: sua behar baldin badun kixkali ni aingeru! Argi Ama, argi Raimond, argi Arantxi, Maialen, argi Amaia, argi John, argi Anartz, prest egon. Barruraino sartuta okerreko dantza: neure kabutarako sekretuak haiza. Oh Argi Argi! (bis)
11.
Haurtzaro, gauza samurra: nahi duzun oro, esku-eskura Neska zurrun, etzara benetan harea izango eneskuetan. Eutsi hik zaldi hauei Eutsi basatienei. Egin zizuten, zauria behin orain zuk niri, zein baino zein. Atea itxi, esan epelak Berdin dirau nire jarrerak. Eutsi hik zaldi hauei Eutsi basatienei Gezur, bekatu; zuretzat, horra: askea zara, non da denbora? Ayo fedea, malkoei men: bizi gaitezen hil ondoren... Eutsi hik zaldi hauei Eutsi hik zaldi hauei Eutsi hik zaldi hauei basatienei...

about

2015eko abuztuan Andoaingo Garate estudioetan grabatua, Martxel Arkarazoren gidaritzapean.

credits

released October 30, 2015

Hitzak: Harkaitz Cano // Musika: Lou Topet

Lou Topet gara:
Ahotsa, armonika, kitarra akustikoa: Oier Aranzabal
Baxua: Oihan Larrañaga
Kitarra elektrikoa eta ahotsak: Rafa Rueda
Bateria, perkusioak eta ahotsak: Ander Zulaika
Hammond organoa eta pianoa: Joserra Senperena
--
Ahotsak (Zu eta ni): Ainara Lozano
Ahotsak (Argi!): Giorgio Bassmatti
Hitzak (Zu eta ni): Alice Benneth

license

all rights reserved

tags

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Lou Topet, you may also like: